Adarren asteburua: Sarria!!
Asistentziaz ta eguraldiz eskas ibili arren, asteburu polita izan dugu!
Larunbat arratsaldean Jesusen inguruan ausnarketa bat egin eta gero oinarinak abenturarekin jarri ziren, ordubetean dena finkatzen..sinesgaitza!
Gure txef partikularrak afari ederra egin ziguten eta gaubelan kutxa magiko batekin ibili ginen.
Igandea beste gauza bat izan zen; haizea, euria, nekea..horrekin guztiarekin gorbeialdera jo genuen, hamaiketakoa ta bazkaria motxiletan gordeta.
Hala ere, saiatu arren, ez ginen gurutzera heldu, ezta hurbildu ere. Baias ibaiaren ondotik ibilbide polita egin genuen ta bokatak parketxean hartu genituen.
Hurrengo geltokia: Gorka Deuna!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario