martes, 3 de diciembre de 2013

Día internacional del euskera! Euskararen nazioarteko eguna!

Gaur Euskararen Nazioarteko eguna da. Ospakizun hau aprobetxatuz hainbat elkarte, erakunde publiko eta partikular askok hainbat jarduera antolatzen dituzte (Esposizioak, tailerrak, azokak, aurkezpenak eta mota edo era askotako ikuskizunak  omentzeko eta bermatzeko.

Egun hau, Abenduak 3an ospatzen da urtero, Frantzisko Xabier Deunaren egunean. Eliza katolikoak Santu izendatu zuen jesuiten misiolari moduan India Orientaletan egona zen Portugaleko erregearen mendekoa. Euskal hiztun honek,  Nafarroako erreinuaren zilegitasunaren alde egin zuen borroka , eta horregatik bere omenez, 3an ospatzen da euskararen nazioarteko eguna.

Hori horrela izanik, Aingeruak eskaut taldeak ere egun hau ospatzea pentsatu dugu baina oraingo urte honetan zuek ere gurekin ospatzeko animatzen dizuegu.

Ekimen edo kanpaina batzuk:
  •   Ika Mizka: Gazteak euskara hizkuntza erabiltzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko eta euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko helburua du.
  •   Campaña #mundiala: Euskara, interneten dauden 35 hizkuntzetako bat da eta kanpaina honekin euskararen erabilera bultzatu nahi da, halaber, konektatzen diren miloi bat erabiltzaile non dauden jakiteko ere.
  • Mintzanet: Munduko edozen tokitatik euskara praktikatu nahi duenarentzat. Ordua hautatu, gaia eta mintzatuko zaren lagunaren adina aukeratu.

Azkenik, garrantzitsua iruditzen zaigu aipatzea, euskararen bizitza dialektikoa ez dela egun batera mugatzen, urteko gainontzeko 365 egunetan hitz egin behar den hizkuntza bat dela eta aingeruak eskaut taldetik ere hori egiten saiatzen gara gure larunbateko bilera eta irteera batzuetan.


Hortaz, EUSKARAZ BIZI! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario