Azkarrak goiari eusten!Asistentzia urria izan arren, adarra gogotsu hasi da kurtsoa, urteko helburuak, enpresa eta promesak aurreikusten. Astia izan dugu halere apur bat tontoarena egiteko...
Aurrera azkar horiek!


Ekainak 3an, oinarinek kurtsoan zehar landutako ekintza bati bukaera eman zioten. Greziako eskautek egindako laguntza deiari erantzunez, Euskalerriko Eskautek Grezian dauden errefuxiatuek behar duten materiala bidaltzea erabaki zuten. Gure oinarinek azken hilabeteetan zehar dirua ateratzen ibili dira, materiala ordaintzeko, eta pasaden larunbatean, materiala kit batzuetan antolatzeko aukera izan zuten. Kitak Bilboko portutik aterako dira gure taldeko pañoleta eta guzti. Greziako errefuxiatuek oinarinen lanaren fruitua jasoko dute laster!